Jatorri deitura babestuak

Lodosako pikillo piperra

C“Nafarroako baratzeko urre gorria” izenez ezaguna, pikillo piperra Nafarroako hego-mendebaldekoa da. Jatorri deiturara batzen diren udalerriak 8 dira: Andosilla, Azagra, Carcar, Lerin, Lodosa, Mendabia, San Adrian eta Sartaguda. 

Erronkariko gazta

Nafarroako edozein lekutatik datorren esnearekin egin arren, Erronkaribarrean ekoitzi behar da. Bere zapore eta usain bereziak ibar horretan garatzen den heltze prozesuaren emaitza dira.

Idiazabal gazta


Gazta honen gune geografikoan sartzen dira «ardi latxaren» eta «Karrantzako ardiaren» hedapen eremu naturalak Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan, Erronkaribarra osatzen duten udalerriak salbu.

 

Aceite de Navarra

Nafarroako olioa
Nafarroako oliba olio birjina estra iparralderen ekoizten den olio europarra da. Arroniz (bertakoa), arbekina eta enpeltre aldaeretatik ateratzen da.

​​​​​​​Nafarroa JDko ardoak

Nafarroa jatorri deituraren pean dauden ardoen ekoizpen eremuan Nafarroako Foru Komunitateko 9.836 hektarea sartzen dira, bost unitate geografiko txikiagotan banatuta:  Mendialde Beherea, Izarbeibarra, Estellerria, Erriberagoiena eta Erriberabarrena.

Lur-eremuko ardoak

“Lur-eremu” batetik sortzen diren ospe handiko ardoak dira, hau da, bere ingurutik bereizten dituen ezaugarriak eta mikroklima dituen leku edo paraje batetik datozenak. 

Baldintza agiria betetzen dela egiaztatzeko kontrol ofiziala INTIA, S.A enpresaren bidez egiten da.
Nafarroan lur-eremuko bost ardo daude:

  • Iratxe lur-eremuko ardoa   
  • Otazu lur-eremuko ardoa     
  • Arintzano lur-eremuko ardoa   
  • Larraintzar lur-eremuko ardoa
  • Bolandin lur-eremuko ardoa 
     

Iratxe lur-eremuko ardoa

Ardo hau Aiegin ekoizten da, mendi arteko haran batek osatutako inguru naturalean, Jurramendi inguruak mugatuta, Lokiz eta Urbasa mendien parean, Iratxeko monasterioaren ondoan.


Otazu lur-eremuko ardoa

Otazu eta Erieteko jaurerriek unitate bat osatzen dute, Iruñerrian esparru borobil bat sortuz. Arga ibaia ekialdetik mendebaldera pasatzen da, finka horretan zehar.


Arintzano lur-eremuko ardoa

Mahastia Aberinen dago, “Señorío de Arínzano” finkan, Jurramendiren hegalean. Bertatik pasatzen da Ega ibaia.

 

Larraintzar lur-eremuko ardoa

Babestutako ardoen ekoizpen eremua Aiegin dago. Ardogintzako ustiategia Larraintzar finkan dago, Jurramendiren oinetan.

 

Bolandin lur-eremuko ardoa

Finka Ablitasen dago, Nafarroaren hegoaldeko mugan, Ebro ibarraren erdialdean. Baldintza klimatiko oso bereziak ditu.

​​​​​​​Errioxa JD kalifikatuko ardoa

Errioxa jatorri deitura kalifikatua, bere lurraldearen eta klimaren arabera, hiru azpi-eremutan banatzen da: Errioxa Garaia, Arabako Errioxa eta Ekialdeko Errioxa, hiru autonomia erkidegotan: Errioxa, EAE eta Nafarroa. Nafarroa, zehazki, Ekialdeko Errioxaren azpi-eremuaren barruan dago. Guztira, 7.267 hektarea ditu bertan inskribatuta.

Eremu geografikoa Nafarroan: Viana, Aras, Bargota, Mendabia, Sartaguda, Andosilla, San Adrian eta Azagra.

Cava JD

Cavaren ekoizpen eremuan 7 autonomia erkidegotan kokatutako 160 udalerri baino gehiago sartzen dira. Horietako gehienak Kataluniako ardogintza eremuan kokatzen dira.
Nafarroako gune geografikoan Mendabia eta Viana herriak sartzen dira, gutxi gorabehera 84 hektareako azalera dutenak. 

•    Baldintza agiria
•    Baldintza agiria betetzen dela egiaztatzeko kontrol ofiziala Cava jatorri deitura arautzen duen Kontseiluaren bidez egiten da.